XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Franziskanoen Eleizan sarturik Aita Santuaren intenziorako zerbait orazio eguiñ ezkero, irabazten da bakoitzean induljenzia, parzial askozaz gañera, plenaria edo oso bat.

FRANZISKANOEN INDULJENZIA PARZIALAK

Juanitoren berrogueita batgarren galdea:¿Eta induljenzia plenariaz gañera irabazten dira egun oietan beretan parzialak ere?.

Don Pedroren eranzuera: Bai: eta ez egun oietan bakarrik, ezpada baita ere gañerako urteko egun guzietan irabazten dira Franziskanoen Eleizak bisitatuaz.

Batez ere Garizuma ta Abenduko egun guzietan, Urteberriz, Erreguenez, Kandeleioz, Andra Maria Marchokoz, Pazkoa Garizumako, ta Mayatzekotan, Trinidadez, Korpuz, beren eleizetako Patroi ta ordenetako santu santaen egun guzietarako Aita Santu askoren artean konzeditu dituzte, len esandako induljenzi plenariaz gañera eundakak urte ta millakak egunetakok induljenzi parzialak.